Astelehenean amaitzen da Fondaberriko txartelak berritzeko epea

2015/01/07
Udalak bi txartel bereziak mantenduko ditu; txartelik ez dutenek webgunean zein udaletxeko harreran topatuko dute eskaera-orria .

Azekn bi urteetan bezalaxe Fondaberrin aparkatzeko txartel bereziak aterako ditu Udalak: urtean 10 euro ordainduta, egunean ordu eta erdi doan aparkatzeko aukera ematen duen txarteal eta urtean 20 euroren truke, egunean hiru ordu doan aparkatzeko eskubidea ematen duena. 2014an txartela zuten herritarrek astelehena baino lehen aktibatu beharko dituzte berriz. Bestela txartel horiek desaktibatuta geldituko dira, eta prozesu guztia ein beharko dute berriro ere", azaldu du Joxan Agirregomezkorta gobernazioburuak.

Txartela berriro aktibatu nahi dutenek nahi duten denbora tarteari dagokion ordainketa egin beharko dute Kutxan, eta ondoren, udaltzaingora jo ordainagiriarekin. “Txartela aktibatzeko asmorik ez dutenei, udaltzainetan bueltatzeko eskatuko genieke. Izan ere, txartel horiek berrerabiltzeko daude pentsatuak”, azpimarratu du Agirregomezkortak.

Orain arte txartelik ez dutenek, berriz, bi pauso eman beharko dituzte: udaletxeko harreran edo  udal webgunean eskuratu daitezkeen eskaera-orria bete eta dagokion ordainketa egin Kutxan. Esakera-orria beteta eta ziurtagiria udaltzaingora eraman beharko dituzte, eta haiek egingo diete Fondaberrin aparkatzeko txartela, momentuan.