Asteon bukatuko dute ur hoditeriarekin lotutako obra
13 metro hodi izan dira guztira Ur Zerbitzuak enpresak berritutakoa. Ur-hodia apuutu zen gunea uren bidegurutzea da, gainera. Bertan biltzen dira Samikollatik eta Erdiko kaletik datozen urak. Hori dela eta, hiru giltz daude puntu horretan, eta konponketa lanak tarteko, giltz horiek ere berritu egin dira.
Obra amaitzean, galtzada-harria jarri beharrean, metro bateko zabalera hartuko duen harlauza ipiniko dute. Udal teknikariek azaldu dutenez, bi dira horretarako arrazoiak: alde batetik, irisgarritasunaren aldeko erabakia da. "Besteak beste, oinezkoentzat edota ume-kotxeekin dabiltzanentzat erosoagoa izango da", aitatu dute. Beste alde batetik, konponketa lanak egiteko edota bestelako azpiegiturak lur azpian sartzeko modua erraztu eta egokitu nahi izan dute.
Obrak amaitu aurrean, Erdiko kalean behera ezingo dira ibilgailuak joan; Beheko plaza ingurura heltzean ezin dute birarik eman eta. Barren kaletik datozen autoek ere kontuan hartu beharko dute Ur zerbitzuak egiten ari den obra, eta Beheko plaza aldera ez joateko gomendioa luzatzen zaie gidariei.