Ate Irekien jardunaldia Iratxo Ludotekan
2022/01/31
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/ate-irekiak-iratxo-ludotekan/@@images/a94292b9-9147-49aa-b102-f3ddc34cf930.jpeg)
Kaixo guraso,
Ohar honen bidez, Ludotekako ate irekiak hastear daudela jakinarazi nahi dizuegu. Zehatz-mehatz, ate irekiak Urtarrilaren 31tik Otsailaren 2ra izango dira.
Ondoren, izena eman nahi baduzue, gerturatu zaitezke ludotekara eta bertan izen- emate orria eskuragarri izango duzue, otsailak 3rako entregatu beharrekoa (emailez zein ludoteka bertan).
Hori ez ezik, ordutegiaren harira, astelehenetik ostegunera bitarteko zerbitzua izango dela jakinarazten dizuegu 16:00ak eta 19:30ak bitartean. Hala ere, aipatu beharra dago adin-tarte bakoitzari ordu tarte bat egokituko zaiola, eta behin betiko ordutegia aurrerago zehaztuko dela.
Animatu!
Iratxo Ludoteka