Autonomoen dirulaguntzen informazioa Debegesan
2020/03/24
Alarma egoerak eraginda negozioak itxi behar izan dituzten autonomoei aholkularitza eskaintzen diete.
COVID-19 birusak eragindako alarma egoerak negozio askoren itxitzea ekarri du. Espainiar gobernuak martxoak 17ko 8/2020 errege-dekretuan argitaratutako dirulaguntzen berri eman eta tramitazioan laguntzeko 687 476 505 telefonoa eta ekintzaile@debegesa.eus helbide elektronikoa aktibatu ditu eskualdeko DEBEGESA Garapen Ekonomikorako Elkarteak. Kontsultak astelehenetik ostiralera 9.00retatik 14.00etara egin ahal izango dira.