AUZOZ AUZOKO BILERAK

2021/12/06

 


Auzo guztietako beharrak, kexak eta iradokizunak zuzenean, zeuen ahotik jasotzeko ariketa dira. Urtero egin ditugu guretzat oso garrantzitsua delako esateko duzuena entzutea, hurbileko kontaktu horrek benetan beharrezko diren aldaketak eta hobekuntzak egiteko giltza direlako. Aurten, berriro ere aurrez aurre egingo ditugu, baina zuen hitzak iristeko aukera ezberdinak eskainiko ditugu. Zuen ahotsa entzun nahi dugu, idatziz, online edo aurrez aurre, eta gainera bilerara etorri ezin bazarete, internet bidez zuzenean edo ondoren jarraitu ahal izango dituzue bileraren nondik norakoak.

 


Aurten 5 modu izango dituzu Udalari zure erregu eta galderak zuzentzeko.

  • Online www.labur.eus/auzoz helbidean sartu eta bertan idatzita.
  • Emailez komunikazioa@mutriku.net helbidera mezu bat idatzita.
  • Zure auzoarekin egingo dugun bileran zuzenean.
  • Etxean jasotako eskuorriaren atzealdeko orria bete eta udaletxean, turismo bulegoan, liburutegian edo merkatu plazan jarritako buzoietako batean botata.
  • Youtuben iruzkin bat idatziz zuzenean gauden bitartean.

 


Batzarrak Zabiel Kultur Etxean izango dira guneka, beraz egun bakoitzean gune horren inguruan jaso ditugun kexa, iritzi eta iradokizunei erantzungo diegu. Zabiel Kultur Etxera ezin bazara hurbildu, Mutrikuko Udala Youtube kanalean ere jarraitu ahal izango duzu, zuzenean edo nahi duzunean, goxo-goxo eta eroso etxeko sofan zauden bitartean:

1. Gunea: Abenduak 9, eguena - 18:00etan
Goiko Plaza, Erdiko Kale, Konde Kalea, Atxitxin Kale, Atxitxin Aldapa, Beheko Plaza, Barrenkale, Ipar Kale, San Gil, Frontoiko Aldapa, Sabanika, Azkiaga, Felix Txurruka, Tranpa Kale, Nasa Kalea, Piñastegi, Burumendi eta Ibirriaga.

2. Gunea: Abenduak 10, barixakua - 18:00etan
Domingo Ibaibarriaga, Jose Antonio Ezeiza, Agirre Lehendakaria, Madalena, San Miguel, Gaztañeta Almirantea, Jose Maria Altzibar, Entzus, Txurruka Tenienteak, Iriagirre, San Agustin, Hirigibel, Samikolla, Isabel Lobiano eta Olatz Bidea.

3. Gunea: Abenduak 11, zapatua - 11:00etan
Landa Eremuak, Pikupe eta Urazamendik