Azaleko minbizia ekiditeko ekimenak arrakasta handia izan du

2012/07/06
Minbiziaren Aurkako Elkarteak, Mutrikuko Udaleko Ongizate batzordearekin elkarlanean, uztailaren amaieran egindako ekimenak mutrikuar asko eta askoren interesa piztu zuen. Guztira, 163 lagunek egin ahal izan zuten azaleko melanina proba, eta guztiek jaso zituzten azaleko minbiziaren inguruko argibideak.

Moila Berri atzeko zabalgunean jarritako karpa baten hartatu zituzten herritarrak. Eta bertaratu ziren guztiei melanina proba egitea ezinezkoa izan zen arren, Minbiziaren Aurkako Elkarteak pozik amaitu zuen. Izan ere, egunerako ziztuzten aurreikuspenak askogatik gainditu zituzten.

Proba egin ez arren, herritarrek informazioa eskuratzeko aukera eduki zuten, eta eguzkitik babesteko modurik egokienaren berri jaso zuten. Nagusientzat ez ezik, umeentzat moldatutako informazioa ere banatu zuten.

Herritarrek horrelako ekimen gehiago egiteko eskaera luzatu diete udal ordezkariei. "Gustura gaude jendeak agertutako interesagatik, eta  bide horretan lanean jarraituko dugula ziurta dezakegu. Gizarte lanetan aritzen diren beste taldeengana hurbilduko gara, eta haiek lantzen dituzte gaiak herriratzen jarraitzeko asmoa daukagu; bide batez, haiek egiten duten lanaren berri ematea da gure asmoa", azaldu dute.