Azaroaren 25aren inguruko mozioa aho batez onartu du Udalbatzak

2013/11/29
Mozioa aurkeztu aurretik herriko talde politiko guztietako ordezkariak idatzi bateratua aurkezteko lanean aritu dira Jendartea Batzordean.

Jendarte Batzordekoek azaroaren 25aren inguruko mozioa aurkeztu zuten atzoko Osoko Bilkuran. Emakumeenganako indarkeriaren aurrean, Udalaren jarreraren adierazpena izatea nahi zuten, eta hala izan zen. Izan ere, aho batez onartu zuten idatzia.

Jendarteko batzordekide eta EAK-ko zinegotzi Jose Angel Lizardi izan zen testua irakurri zuena. Udalbatzaren aurrean aurkeztu aurretik, talde politiko guztien artean elkarlanean aritu ziren, eta guztien arteko landuko testua izan zen irakurritakoa.

Aurrezko astean emakumeenganako indarkeriari ez esateko egindako ekimenei bukaera eman zioten mozioaren onarpenarekin.