BAKE EPAILEAREN IZENDAPENERAKO BALDINTZAK ETA ESKAKIZUNAK

2021/02/25

 

2021eko urtarrilaren 28ko Udalbatzaren osoko bilkuran Mutrikuko Bake epailea eta bere ordezkoaren aukeraketa prozesurako ondoko oinarriak onartu ziren:

Postuaren ezaugarriak:
Lau urteko epealdirako izendapena.

Hautagaien baldintzak: 

· 18 urte beteak izatea eta naziotasun espainiarra izatea.
· Karguaren funtzioak normaltasunez betetzea galeraz diezaioketen ezintasun psikikorik edo fisikorik ez izatea.
· Doluzko delituengatik auziperatua ez izana, auziperatua eta absolbitua izan ez bada.
· Doluzko delituengatik kondenatua ez izana, birgaitua izan bada izan ezik.
· Euskararen ezagutza, gutxienez hizketarako gaitasuna duena, Mutrikun %90ean euskaraz hitz egiten dela kontuan hartuta. Behar izanez gero udaleko euskara zerbitzuak egiaztatuko du baldintza hau betetzen dela.
· Kargu politikorik edota sindikalik ez izatea.
· Funtzionario edo Administrazio bateko langile ez izatea, ez eta bere ardurapeko organismo bateko langilea ere (irakaskuntzan edo ikerketan dihardutenak salbu).
· Abokatu edo Prokuradore lanetan ez aritzea.
· Aholkularitza Juridikoan ez jardutea, ordainduta zein ordaindu gabe.
· Mutrikuko udalerrian bizitzea, ekainaren 7ko Bake Epaileen 3/1995 Araudiko 17. Artikuluan ezartzen denez.
· Aginte Judizialaren Oinarrizko Legearen 102. 302, 323 eta 389tik 397rako artikuluek arautzen duten bateraezintasun edo debekatze suposamenduetan ez egotea.

Eskarien aurkezpena:
Interesa duten per­tso­nek eskaera orria aurkeztu beharko dute Mutrikuko Udaleko Erregistro Orokorrean. Eskaera orria aurkezteko azken eguna martxoaren 24a izango da.
Interesdunek agertu beharko dute eskaera orrian, eska­tzen diren baldin­tza guztiak bete­tzen dituztela, eskaerak aurkezteko epea ixteko egunean.

 

Eskuratu eskari orria hemen klik eginda.