BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOA

2016/06/10
Baratzagintza Ekologikoan ekin nahi diotenei zuzenduta, 24 orduko ikastaro bat emango da Mutrikun.

Fraisoro Eskolak eta  Hazi Fundazioak, Mutrikuko  Udalarekin batera, ondoko ikastaro  hau antolatu du: BARATZEZAINTZA EKOLOGIKOA

 

Ikastaroa ekainaren 20, 22, 27 eta 29a eta uztailaren 1, 4 eta 5ean izango da   , 15:00etatik  19:00etara Mutrikuko Zabiel Kultur Etxeko ganbaran (Erdiko kale 28).

 

Baratzean laborantza ekologikoari ekin nahi dioten pertsonei zuzenduta dago eta ikastaro teoriko praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren nekazaritza-oinarriak ikusiko dira. Atxikita duzu programa zehaztua.

 

Ikastaroa ahal den guztia euskeraz emango da (irakasleen arabera).

 

Matrikula 10€koa izango da

 

Informazioa eta Izen-ematea: 943692166 / fpefraisoro@hazi.eus/ www.hazi.eus edo Mutrikuko Turismo bulegoan 943 60 33 78 / koordinatzailea.mutriku@gmail.com

 

Egitaraua jaitsi