Berdeguneak txukuntzeko bi lagun kontratatu ditu Udalak

2014/05/05
Herritarrengandik jasotako eskaerei erantzuteko egin dira kontratazioak; Aldunditik lortutako diru laguntzei esker egin ahal izan da.

"Herritarrengadik jasotako eskaeren portzentaje handia bat berdeguneen zainketari buruzkoa zen. Beraz, ahal izan dugun bezain azkar horretara zuzendu ditugu baliabideak". Horrebestez azaldu du Gobernazioburu Joxan Agirregomezkortak Udalak egin dituen azken kontratazioen zergaitia.

Bi lagun kontratatu berri ditu Udalak bost hilabetetarako. Gaur hasi dira lanean, eta euren zeregin nagusia berdeguneak txukuntzea izango da. Kontratazioak Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako diru laguntzei esker gauzatu ahal izan dira.

Udalak herriko berdegune guztiak identifikatuta ditu, eta haien zainketarako egutegia ere antolatuta dauka. "Bi langile berriei esker egutegi hori bete ahal izango da", gaineratu du pozik Agirregomezkortak.