Berdel Eguna bertan behera geratu da

2020/03/13
Mutrikuko Udal Korporazioa osatzen duten hiru alderdiek argi utzi dute euren jardunaren garrantzitsuena mutrikuarren osasuna eta segurtasuna dela.

Hori kontuan hartuta eta erakunde sanitario eskudunek emandako gomendioei jarraiki, apirilaren 4an ospatzekoa zen XXV. Berdel Eguna bertan behera uztea erabaki du Udal Korporazioak. Egun garrantzitsua da mutrikuarrentzat, baina pertsonak jaiaren aurretik ipini behar direla argi dute.
Erabakiaren ondorioak aintzat hartuta, egun garrantzitsu horren ordezko egun bat bilatzeko lanean hasiko dira gaurtik aurrera.
Erabakia ulertuko delakoan, norbere eta guztion osasuna zaintzeko neurriak hartzeko gomendioa luzatu nahi diete herritar guztiei.