Berdel Freskua!

2014/04/04
Aurtengo Berdel Aipamena arrain saltzaileentzat izan da; hain beharrezkoa zen lana, askotan ezkutuan gelditzen zena, egiten zuten emakumeentzat.

Hitza eman eta eurak hobekien egiten zutenarekin erantzun zuten: " Berdel freskua!". Askok ezagutuko ez duten lanbidea izan zen atzo omendua, arrain saltzaileena, emakume arrain saltzaileena.

Arrantzan pentsatzean, itsasoari petx egin eta euren ontzietan abiatzen ziren gizonezkoak izaten dira burura etortzen den lehen kontua. Haiek egindako lana bezain beharrezkoa zen, ordea, lehorrean zain gelditzen ziren emakumeek egiten zutena; besteak beste, haiek ekartzen zuten arraina saldu. Eta halaxe ateratzen zuten bizimodua atzo omenduak izan ziren emakumeek:

  • Zorion Basterretxea
  • Klarita Alberdi
  • Fidelita Alberdi
  • Ave Maria Mugerza
  • Antonia Alberdi
  • Enkarna Berasaluze
  • Felizita Urreisiti
  • Finita Arreitunandia
  • Arantxa Furundarena
  • Arrate Furundarena
  • Felizia Elezgarai
  • Arantxa Zelaia
  • Narzisa Urreisti
  • Maria Teresa Balmaseda

Emakume horiek eta egiten zurten lana lehen planora pasatu zen atzokoan, eta merezimendu osoz oroigarria eta euren herrikideen txaloak jaso zituzten.

Argazkiak ikusi edota hartzeko egin klik HEMEN.

Bideoaren iturria: Mutrikuko Hitza