Bertso Eskolak herriko elkarteei dei egin die guztien artean Santa Eskea antolatzeko
2014/01/17
Iazko martxan jarritako dinamikari jarraituta, Santa Eskea herriko elkarteei laguntzeko erabili nahi du Bertso Eskolak.
Gaur, 19:00etan, Luardo Etxean. Hori da Bertso Eskolak herriko elkarteekin batzeko jarri duen lehen hitzordua. Asmoa: Santa Eskea prestatzen hastea.
Iaz martxan jarritako ideia berari helduta, bertso eskolak, aurten ere, Santa Eskea herriko elkarteei laguntzeko baliatu nahi du. "Iaz hala hitz egin genuen, guztiok parte hartuta, txandaka-txandaka urte horretan behar handiena zuen elkarteari lagunduko geniola. Denok denmei laguntzea da ideia", azaldu dute bertso eskolatik.
Gauzak horrela, otsaileko lehen zapatuan egingo den ekimena lantzen hasiko dira gaur. "Ahalik eta talde gehien batzea nahi genuke, gauzak antolatzen hasi ahal izateko".