Bideojoko Sorkuntza Tailerra Antolatu du Udalak

2018/03/14
Apirilaren 3tik 6ra antolatuko da eta martxoak 22a baina lehen eman behar da izena

Haur gehienek gogoko dituzte bideojokoak eta ordenagailuak. Hauetariko asko, euren bideojokoak egitera animatzen dira. Bideojokoak desarroilatzeko prozesuaren onurak handiak dira. 

 

Bideojoku baten garapen prozesuak sormena, pentsamendu logikoa eta algoritmikoa indartzen ditu, SCRATCH lanabesa da zalantzarik gabe buruan dugun hori programatu/marraztu ahal izateko eraginkorrena, darabilen logika, komando eta aukerak direla eta. Pieza enkajableen filosofia darabil (puzzle) eta begirada bakarrean beharrezko elementu guztiak (eszenatokia, objektuak eta hizkuntza elementuak) ikusten uzten duen garapen esparru bat da. 

 

Programazio prozesuak ikasleari egin ahala ikastea eskaintzen dio. Gainera arazoei irtenbidea topatzeko garrantzizkoak diren hainbat aspektu kontuan hartzera behartzen ditu: Arazoaren natura zein den erabakitzea, irtenbidea topatzeko balioko duen errepresentazioa hautatzea eta euren pentsamendu eta estrategiak monitorizatzea.

 

Zer egingo dugu: Geure bideojokoak garatuko ditugu, gure ezagutza matematiko, espazial eta logikoan sakonduz. Eskuragai dauden komandoak erabiliz lortu nahieko efektu edo emaitza garatu dezakegu. 

 

Objektuen aukeren gainean egingo dugu lan: 

o Mugimenduak, koordenadak, despazamenduak, aldaketak, posizioen finkatzea, norabideak… 

o Itxura: Jantziak, koloreak, tamainak, erakutsi-gorde, kapak, esan, pentsatu… 

o Soinuak. 

o Kontrola: Martxan jartzeak, geldialdiak, iterazioak, bukleak, baldintzak, errepikapenak, mezuak bidali eta jaso… 

o Sentsoreak: Objektuak ukitu, koloreak, tekla sakatuak, posizioak, x eta y, distantziak… 

o Operadoreak: Zoria, gehiketak, kenketak, handiago, txikiago, berdin, eta, edo, negoziazioak, funtzioak. 

o Aldagaiak: Indibidualak, eta objektu bat edo guztientzat zerrendak.

 

Hau da jarraituko dugun prozesua: 

o Oinarrizko kontzeptuen azalpena, agertokiak, pertsonaiak, blokeak, programak, serie eta paralelo, baldintzak, eragiketa desberdinak… 

o Begiraleak ikasleen adin eta gaitasunari egokitutako adibideak proposatzen ditu 

o Bideojoku motak: galdera eta erantzunak, historio interaktiboa, arkade, talkak eta reboteak, aventura grafikoak…  

o Jokuaren helburua finkatu. Dibertigarria da? Zerri buruz da?  

o Pertsonaien erabilera, mozorroak, agertokiak. 

o Bideojoku fluxua. 

o Bideojokoa aurrera eraman.

 

NOIZ: Apirilak 3tik 6ra bitartean. 

ORDUTEGIA: 9:30-13:30

NON: zabiel Kultura Etxean (Ganbaran)

TALDEAK: Bi talde, 8-11 urtekoak eta 12-15 urtekoak. 

IZEN EMATEA: www.gazterobotika.eus

INFORMAZIO GEHIAGO: 660 382 674