Bihar amaitzen da Aralarreko mendi irteeran izena emateko epea
2013/11/13
Hogei kilometroko ibilbide ederra prestatu dute Burumendi eta inguruko mendi taldeek; Ganbo eta Txindoki sartu dituzte egin nahi duten bidean.
Bihar amaitzen da Aralarreko irteeran izena emateko epea. Joateko interesa dutenek Aparra jantzi dendara jo beharko dute.
Burumendik eta inguruko mendi taldeek hogei kilometroko ibilaldi ederra prestatu dute: Guardetxe - Ganbo - Txindoki - Larraitz.
Irteera bera azaroaren 17an, 07:45ean izango da. Mendian eguraldiak duen eragina ere kontuan hartu dute, eta badaezpada, bide alternatiboa ere prestatu dute.
Informazio osoa www.burumendi.org orrialdean eskaintzen dute.