Bihar [apirilak 24] zenbait kaleren izen aldaketari buruzko herri-bilera egongo da
2015/04/23
Alkateak eskutitz bana helarazi die herritarrei aldatu nahi diren kaleen zerrendarekin eta izen berrien proposamenarekin; bilera 19:00etan, Zabielen izango da.
"Memoria Historikoaren Legeak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ikur Frankistak Kentzeko Batzordearen gomendio-irizpenak jarraituz, Mutrikuko Udalak herriko kale-izendegian aldaketa batzuk egiteko asmoa du". Hala jakinarazi die alkateak herritarrei eskutitz bidez. "Gainera, Legearekin erlazio zuzena ez duten beste bi kaleren izenak ere aldatu nahi dira", zehaztu du.
Hori dela eta, bihar, aprilak 24, 19:00etan, Zabielen herritarrekin bilduko da. "Ezer egin aurretik, herritarren ekarpenak eta iritziak entzun nahi ditugu".
Honako taula honek jasotzen dituen proposatzen diren aldaketak:
Behin erabakia hartuta, kaleen izen aldaketa prozesuari ekingo dio Udalak.