Bariku gauean jarriko da martxan Abendurock

2012/12/06
Abenduaren 28a bitartean zuzeneko rock-ak bere lekua hartuko du herriko hainbat tabernetan; Bodegoian Mobydick taldeak eskainiko duen kontzetua izango da lehena.

Aurten ere Abendurock ekimena martxan jarri du Mutriku Rock Kolektiboak. Barikuan hasi eta abendua bukatu arte, astero rock kontzertu bat entzuteko aukera egongo herriko tabernaren baten. Abenduaren 21eko asteburuan bi emanaldi egongo dira: 22an MRK gaua egingo da eta.

Hona hemen antolatzaileek zabaldu nahi zian duten mezua:

"Badator aurten ere Mutrikura, zortzigarrenez jarraian, hutsik egin gabe, Abendurock; neguko gau hotz-ilunak argitu eta berotzen dituen hilabete osoko rock-emanaldi sorta. Urtero bezala gogor ari da lanean Mutrikuko Rock Kolektiboa (MRK), herritarrei eta bertara hurbiltzen direnei musika aukera zabala eskaintzeko asmotan. Aurreko aldietan bezalaxe, kontzertuak gaztetxean eta herriko hiruzpalau tabernetan izango dira. Krisia, ordea, ez da etxean gelditzeko aitzakia izango, emanaldiak doakoak baitira. Doakoak, eta, betiere, musiKalitateari bere garrantzia emanez antolatuak. Beraz, badakizu, giro ederrean musikaz gozatu nahi baduzu, ez galdu aukera hau.
Anima zaitez!".

EGITARAUA

OHARRA: Kontzertu guztiak 23:00etan izango dira.