Bihartik aurrera, gauak beltzagoak izan dira
2013/10/30
Gaba Beltzaren etorrerarekin hainbat ekimen prestatu dituzte Udalak eta herriko elkarteek elkarlanean; azoka txikiak ere, bat egingo du, Lapiko Beltzarekin.
Udal Garapen eta Kultura Batzordeak, herriko baserritar eta ekoizleak, Txantxangorri, Gure Ametsa Dantza Taldea, MUGAkoak eta Gaztelekukoak. Guztiak batera, bakoitzak bere alea jarrita, aurtengo Gaba Beltzari inoizko kolore ilunena eman nahi izan diote.
Hona hemen egunerako prestatutako kartela: ekimenak bihartik aurrera hasten dira martxan.
Baina ez ahaztu azaroaren 2an, azoka txikia, Beheko plazan izango dela, eta babarrun lehiaketa dakarrela berarekin. Lehen hirurentzat diru-sariak egongo dira. Azokako bezeroentzat prestatutako lapikoetan dagoena dastatzeko aukera, eta azkenik herritar danentzat enkanten bidez lapikokara babarrun goxo mahaira eramateko moduan eskuratzeko aukera.