BILBON IZANDAKO EMAKUME BATEN ERAILKETAREN AURREAN

2018/09/26
MUTRIKUKO UDALAK ATZO BILBON IZANDAKO EMAKUME BATEN ERAILKETAREN AURREAN

 

Mutrikuko Udalak Bilboko erasoaren berri izan ostean ordu batzuk beranduago jakin zuen ustezko erasotzaile eta hiltzailea Ertzaintzak Mutrikuko etxe batean atzeman eta atxilotu zuela. Honen guztiaren aurrean, Mutrikuko Udalak argi eta garbi adierazi nahi du ez duela inolaz ere emakumeen eskubideak larriki urratzen dituen inolako erasorik eta, are gutxiago, erailketarik onartuko, eraso makur hauen bidez emakumeei berez dagozkien  oinarrizko eskubideak larriki urratzen baitizkie.

Mutrikuko Udalak, beraz, gaitzespenik irmoena azaldu nahi du atzo Bilbon gertatutako erailketa sexista anker horren aurrean eta bere elkartasuna nahiz begikotasun osoa adierazi nahi die erailik gertatu den emakumearen sendi eta ingurukoei.

Mutrikuko Udalak ardura osoa du udalerrian bizi garen persona guztion eskubide guzti-guztien jabe garela bermatzeko. Beraz, ez du atsedenik hartuko bizikidetza demokratikoaren oinarriak auzitan jartzen dituen emakumeen aurkako eraso sexista ororen aurkako ahalegin horretan. Adierazi nahi du, era berean, Mutriku ez dela inoiz inolako erasotzailen babesleku bihurtuko eta Mutrikuko Udalak lan egingo duela gure udalerian bizi diren emakume guztien eskubide guztiak errespetatuak izan daitezen.

Horrela, beraz, Mutrikuko Udalak EMArekin batera dei egiten die mutrikuar guztiei erailketa gaitzetsi eta salatzeko gaur arratsaldeko 19:30etan Txurruka Plazan izango den elkarretaratzean parte har dezaten.

Mutriku 2018ko irailaren 26an