Biriketako LAM gaitza duten emakumeen aldeko lasterketa Mutrikutik pasatuko da zapatuan

2014/07/11
Futbol zelai inguruan sartuko dira herrian Gasteiz-Mungia osatuko duten bi lagunak eta haiei laguntzxera animatzen diren guztiak 17:00ak eta 17:30ak bitartean.

Gasteiz-Donostia-Mutriku-Bilbo-Mungia. 250 kilometro gelditu gabe. Hori da Alain Muriedasek eta Aitor Garcia Tortxu-k linfangioleiomiomatosis (LAM) gaitza duten emakumeen alde osatuko duten ibilbidea.

Erronka solidarioa deitu dutena, Mutrikutik, zapatuan, 17:00ak eta 17:30ak aldera pasako da. Futbol zelaiaren ingurutik sartuko dira herrira. Handik Txanbolingo biribilgunera joango dira, eta Donejakue bideari jarraituz, Olatz auzoratz egingo dute. Bidea osatzen nahi duten guztiek lagundu ahal izango diote, ahal duten edota nahi duten zatia haiekin batera saltaka eginez.

Horretaz gain, LAM gaitzari buruzko informazioa eta bestelako materiala edukiko duen mahaia ere jarriko dute herrian zapatu arratsaldean bertan.

Informazio gehiagorako edota erronka solidarioan ekonomikoki parte hartu nahi dutenentzako hondako webgune hau ere martxan duten: apadrinakilometros.com