Birziklatze tasak nabarmen egin du gora Mutrikun

2017/06/08
Zabor bilketa sistema berriarekin, gaikako bilketa ia %60ra iritsi bada ere, oraindik gauza asko ditugu hobetzeko

Abendua erdialdera jarri zen martxan Mutrikun zabor bilketa sistema berria. Herri galdeketa bidez aukeratua izan zen sistema hau, Gipuzkoako beste zenbait herritan emaitza onak lortu ondoren. Helburua ahalik eta birziklapen tasa altuena lortzea zen, gutxiengo tasa %60an ezarriz.

Hiru hilabete eta erdi beranduago, hasi gara sistema honen emaitzak ikusten eta %35 inguruko birziklapen tasatik, %58,79ra iritsi gara dagoeneko (martxoa bukaerako datuak). Beraz, ia lortu dugu minimo moduan ezarritako %60ko tasa.

(Gehiago, hemen).