Black friday??? Mutrikun Erosi eta On Egin!

2019/11/29
"Mutrikun erosi eta On Egin" izeneko marketin kanpainan zozketatuko diren bizikletak barrenkaleko erakusleihio batean daude erakusgai. Duda gabe, herrian erosita guztiok irabazten dugu!

Mutrikun, 2019ko azaroak 26an

Mutrikuko Udaleko garapen sailetik antolatuta herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko marketin kanpaina jarri zen martxan hilabete hasieran.
Kanpaina honen bidez, Mutrikuko biztanleek herrian dagoen merkataritza-eskaintza erabil dezaten lortu nahi da, bertako ezagutza sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz, mugikortasun iraunkorreko eredu batekin batera.
KANPAINAREN LEHEN EGUNAK
Bi aste pasa dira kanpaina martxan jarri zenetik eta dagoeneko 38.500 boleto banatu dira parte hartzen duten 52 establezimenduen artean.
Orokorrean parte hartzaileek Udalari jakinarazitakoaren arabera, kanpainak jakin mina piztu du herritarren artean.
BIZIKLETA ELEKTRIKOEN ERAKUSKETA LEKUA ALDATU DA
Aurkezpena egin zenean, bizikleta elektrikoak Erdiko Kaleko erakusleiho batean jarriko zirela adierazi zen, baina arrazoi ezberdinak medio, ezin izan da aurreikusitako lokala erabili.
Beraz, beste aukerak aztertu ondoren, aste honetan Barrenkale 2 zenbakia duen lokaleko erakusleihoan jarri dira.
SARIAK ETA ZOZKETA
Marketin kanpainak irauten duen egunetan parte hartzen duten establezimenduetan gutxienez 10 euroko erosketa-tiketarekin zenbakidun boleto bat emango zaie herritarrei.
Zenbaki irabazlea duenak, erosketa-tiketarekin batera, saritutako boletoa aurkeztuko beharko du Mutrikuko Turismo Bulegoan.
Sariak Orbea markako bi bizikleta elektriko izango dira, Bosch markako motor elektrikoarekin:
- Orbea Katu.
- Orbea Keram.

bizikleta elektrikoa
Zozketa ekitaldi publiko batean egingo da urtarrilaren 10ean eta zozketarako 4 zenbaki aterako dira, bi zenbaki sarituak eta bi ordezko zenbaki
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Gogoratu, parte hartzeak, bai establezimenduen aldetik, bai eta kontsumitzaileen aldetik betekizun batzuk dakartzala. Parte hartzeko oinarriak Mutrikuko web gunean jarriko dira. www.mutriku.eus
PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduak honakoak dira: Abel Harategia, Adats Ile-apaindegia, Alazne Optika, Albaro Denda, Alkolea Edaritegia, Aldana Burdindegia, Alday Klinika, Ansorregi Oinetakoak, Apain, Aparra, Apartak Ile-apaindegia, Astigarraga Anaiak, Atxukale Estankoa, Atxukale Gozokiak, Beristain Liburudenda, Beristain Drogeria, Beristain Estankoa, Bigara, Dilaitz Barne Diseinua, Ekoamalur, Expert Arostegi, Gotzone Ile-apaindegia, Goxart, Iparragirre Altzariak, Iratxe Lorak, Iripe, Islada Fisioterapia, Itxasne Frutategia, Joseba Masajeak, Kristina-Enea, Lasuen-Elezgarai Farmazia, Lekube Burdindegia, Lon Apraiz Farmazia, Madariaga, Maider Pinto Zentroa, Maneiro Lentzeria, Maritxu Ta Josune Ile-apaindegia, Mgs Aseguruak, Mila Fruta-denda, Nerea Ile-apaindegia, Olaizola Arropak, Ostadar, Oreka, Perras Arrandegia, Potero, Sabina, Sagrario Dietetika, Soul, Txalaparta, Txikixak, Tximak Ile-apaindegia eta Zuriñe Estetika.