Bono kanpainan parte hartzeko epea zabalik
Erosketa bonoen kanpaina honek diru laguntza izaera izango du eta COVID-19aren alarma-egoerak eragindako krisiaren dela-eta, Mutriku-ko merkataritza, ostalaritza, eta zerbitzuetako aktibitatea berreskuratzeko, kontsumoa sustatuko duen eta herriko familien ekonomiari lagunduko dien bonu sistema sortzea izango du helburu.
Bonoen kanpaina honek 50 €-ko balioko 7.600 bono jarri nahi ditu zirkulazioan, herriko establezimenduetan gastatzeko, eta Mutrikuko biztanle bakoitzari aukera emango dio gutxienez bi bono eskuratzeko. Diru laguntza lerroa izanik, onuradunak Mutrikuko herritarrak izango dira: 50€-ko erosketa bono bakoitzagatik herritarrak 35€ ordainduko du, eta udalak 15 €. Horrekin lortu nahi da, epe labur batean, herriko negozioetan 380.000 € sartzea eta herriko familien erosketa ahalmenari 114.000€rekin laguntzea.
Orain, kanpainan parte hartu nahi izango duten establezimenduei zuzendutako izen emateko epea zabaldu da eta parte hartu nahi dutenek abuztuak 24arte izango dute aukera.
Azpiko dokumentu honetan azaltzen da prozedura guztia: