Botiltzarra gozatzeko bai
Botiltzarraren edo botelloiaren aurrean zelako jarrerak eta ohiturak hartu landu nahi da jaietan.
Udalak eta ailaket! elkateak gazteen artean ohizkoa den botiltzarraren aurrean hartu beharreko jarrerak eta ohiturak landu nahi dira Malen jaietan. Horretarako, ailaket elkarteko kideak herriko gune batzuetan mugituko dira gazteekin elkarrizketak izateko eta alkoholaren aurreko jarrerak, ohiturak eta aholkuak lantzeko.
Jarduera honen helburua kontzientzia mailan eragitea da. Gure gizartean errotuta dagoen edatearen ohitura ahalik eta modu egokienean gauzatzeko eta sor litezkeen kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
Malenetan edan gabe ere ondo pasatu daitekeelako. Ondo pasa Malen jaiak.