BRIGADAKO PEOIEN LAN POLTSA OSATZEKO AURKEZTU DIREN HAUTAGAIEN MEREZIMENDUEN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEN DITUEN EPAIMAHAIAREN ERABAKIA

Epaimahaiak, 2025eko apirilaren 15ean bildurik, onartuen eta baztertuen zerrenda, eta merezimenduen behin-behineko emaitzak argitaratzea erabaki du.
Merezimenduen behin-behineko emaitzak argitaratuta, erreklamazioak egiteko 10 egun balioduneko epea izango da, argitalpenaren eta hurrengo egunean hasita.
Euskararen B1 aurkeztu ez duten izangaiei dei egiten zaie Mutrikuko Udaleko Euskara Zerbitzuak egun honetan Mutrikuko Udalean egingo duen frogara joan daitezen:
1. Test motako proba (oposizio-fasea)
Ariketa bakarra: Epaimahaiak zehaztutako denbora batean, izangaiek aukera anitzeko 30 galdera erantzun beharko dituzte I. eranskinean jasotako gaiei buruz.
Puntuazioa: proba 0 eta 30 puntu artean kalifikatuko da.
Mozketa-nota: Proba hau gainditzeko gutxienez 30 puntutik 15 puntu lortu behar dira.
Lekua: Mutrikuko Udala.
Eguna eta ordua: 2025eko apirilaren 12an, astelehena, 9:00etatik aurrera.
2. Euskara Egiaztatzeko Proba (B1 maila)
Norentzat: Euskarako B1 mailaren egiaztapena aurkeztu ez duten izangaientzat.
Lekua: Mutrikuko Udala, Udal Euskara Zerbitzua.
Eguna eta ordua: 2025eko maiatzaren 9a, ostirala, 9:00etatik aurrera, zerrendaren ordenari jarraituz. Lehenik eta behin, behin-behineko onartuen zerrenda, eta, ondoren, behin-behineko baztertuena.
Izaera: Nahitaezkoa B1 maila egiaztatu ez dutenentzat.
Ohar garrantzitsua:
Bi kasuetan, aurkezten ez diren edo probak gainditzen ez dituzten izangaiak zerrendatik kanpo geratuko dira.
Onartuen behin behineko zerrenda ikusteko egin klik hemen