Brikolaje ikastaroa antolatu du kultura zerbitzuak

2015/02/20
Izena emateko epea martxoaren 1ean amaitzen da; gehienez, 20 lagunentzako tokia egongo da.

Brikolajeari buruzko oinarrizko jakintza. Hori da Joseba Beristain Piker mutrikuarrak emango duen ikastaroaren oinarria. "Interesatu dutenei lehenbailehen izena emateko gomendatzen diegu; taldea 20 lagunekoa izango da, altuenean ere", azaldu dute kultura zerbitzutik. Izena emateko epea martxoaren 1ean amaitzen da.

Ikastaroa lau egunekoa izango da: martxoak 3, 10, 17 eta 24. Ordutegia, berriz, 17:00etatik 19:00etara.
Izena eman nahi dutenek turismo bulegora jo  edo deitu (943-60 33 78) beharko dute. Ikastaroa neska zein mutilei zuzenduta dago, eta 20 euroko kostua dauka.