Galbaixo Txiki eguneko ekitaldiak eta eguraldia
2016/09/13
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/copy2_of_galbaixo-txiki-eguneko-ekitaldiak-eta-eguraldia/@@images/f1a9cfef-ba7a-460a-a2c0-9b609ee543c1.jpeg)
Eguenean, hilak 15, eguraldi txarra egiten badu hurrengo ekitaldiak lekuz aldatuko dira.
16:30etan den perkusio tailerra merkatu plazan izango da.
16:30etan den IBILBOX kiroldegira eramango dugu.
19:30 etan den Lemon Twist taldea merkatu plazan izango da.
Euririk ez badu egiten, ekitaldiak programan agertzen diren tokietan mantenduko dira.