Minbiziaren aurkako topaketa mediko-gastronomikoa
2016/02/25
Udal Ongizate sailak eta Minbiziaren aurkako elkarteak antolatuta, martxoaren 2an minbiziaren aurkako topaketa mediko-gastronomikoa izango da Etxekalte soziedadean, arratsaldeko 6,30etan hasita.
Aurtengoan, elikadurari buruzko ikuspegia jorratzeko Illarra jatetxeko Joxean Eizmendi sukaldaria, eta ikuspegi medikua jorratzeko Arantza Aranburu medikua izango dira topaketan
Berrogeita hamar urtetik aurrerako emakume nahiz gizonezkoengan intzidentzia izan dezakeen gaisotasunari aurrea hartzeko elikadurak duen garrantzia izango da hizpide, eta, besteak beste, minbizia saihesteko neurriak sukaldetik bertatik hartzen hasi gaitezkeela ikusteko eta ikasteko aukera izango da
Doakoa izango den saioan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, udaletxeko telefonora deituta (943603244).