San Agustin kaleko 9A eta 9B etxebizitza-eraikineko aparkaleku-plazaren salmenta lizitazio prozesua

2023/04/11

 

Abian da Mutrikuko Udalak salmentan jarri duen San Agustin kaleko 9A eta 9B etxebizitza-eraikinaren bigarren sotoan dagoen aparkaleku-plazaren (2 zk.) lizitazio prozesua.

Aparkaleku-plazaren prezioa 23.954,70 €koa da. Hirilur izaerako Lurren Balio gehikuntzagatiko Zerga izan ezik, eroslearen kontura izango dira: adjudikazio eskritura sinatzerakoan indarrean dauden eta dagozkion zergak, ondoriozko gastuak, notaritza gastuak eta Jabetza erregistroko gastuak.

Esleipena zozketa bidez izango da eskaria egiten dutenen artean.

Eskariak aurkezteko azken eguna maiatzaren 10a izango da.
Eskariak Mutrikuko Udaletxean edo Mutrikuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu ahalko dira.


Oinarriak ikusteko egin klik hemen.
Eskaera orria deskargatzeko egin klik hemen.