Basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko dirulaguntza deialdia
Mutrikuko Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiak basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko helburuarekin urtero egiten duen dirulaguntza deialdiaren osagarri izango den dirulaguntza deialdia abian da, Mutrikuko basoetan egiten diren landaketak eta mantenu lanak diruz laguntzeko.
Onuradunak.
- Laguntzak Mutrikun kokatutako baso eta baso azaleretarako emango dira. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte Gipuzkoako Foru Aldundiko 2024 deialdiko dirulaguntzaren onuradunak izandakoek.
- Era berean, landaketarik egin gabeko lursailetan hazitako espezie autoktonoen mantenua egiten dutenak ere onuradun izango dira.
Dirulaguntza eskatzaileek bete beharreko baldintzak:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzaren deialdian onuradun izan direla justifikatzea.
- Deialdian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Mutrikuko Udalarekiko zorrik ez izatea.
- Eskaera bakarra onartuko da ustialeku bakoitzeko.
- Landaketak zein zuhaitz mozketak Mutrikuko Arau Subsidiarioek eskatzen dutena betetzea; hau da, 40. artikulua.- Baso sailak landatzeko lizentzia-k arautzen duena.
Eskarien aurkezpena eta tramitazioa.
Dirulaguntza eskaera egiteko agiri normalizatu bidez egingo da, zeina Udaletxean eta web orrian egongo den eskuragai abenduaren 16tik aurrera. Eskaerarekin batera, ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
- Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztutako dokumentazioa (egingo den jardueraren proiektua, inbertsioaren kostua, fakturak…).
- Gipuzkoako Foru Aldundian dirulaguntza onartu zaionaren ziurtagiria, eta honen zenbatekoa.
- Landaketarik egin gabeko lursailetan hazitako espezie autoktonoen mantenua egiten dutenak ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:
- Ustiategiari buruzko datuak.
- Aurrekontu sinatua:
- Itxiturak egiteko material guztien fakturak (sare, txarrantxa, babesle,…) aurkeztu behar dira, eta bertan materialen ezaugarriak eta neurriak azaldu behar dira.
- Garbiketa kanpoko enpresa batekin egiten bada, haiek emititutako faktura. Aldiz, eskatzaileak burutzen badu garbiketa, erabilitako materialen faktura.
- Lur zatien planoa.
Eskariak aurkezteko epea.
Eskabideak deialdi hau Mutrikuko webgunean argitaratutako egunaren biharamunetik hasita aurkeztu ahal izango dira 15 laneguneko epean.
Ondorioz, urtarrilaren 9an amaituko da dirulaguntza eskarien aurkezpena eta tramitazioa egiteko epea.
Oinarriak deskargatzeko egin klik hemen.
Eskaera orria deskargatzeko egin klik hemen.