Berrikuntzak Lurraldebus autobusetan
2016/09/13
![](https://www.mutriku.eus/eu/albisteak/copy_of_berrikuntzak-lurraldebus-autobusetan/@@images/010f2b2e-7e78-4bcf-b6d9-0f94963a7144.png)
Irailarekin batera, Lurraldebus autobusen neguko ordutegiak indarrean dira. Gurean ordutegiak lehengotik jarraitzen badute ere, bi berrikuntza aipatu behar dira.
Lehenengoa, Lekeitio-Donostia ibilbidean ordutegi berriak daude astegunetan: Mutrikura etortzeko eta Lekeitioraino joateko autobus bat gehiago irtengo da Donostiatik arratsaldeko 18:00etan. Lekeitiotik, berriz, autobus bat gehiago aterako da, 20:00etan, Debaraino. Azkenik, Debatik 16:30etan autobus bat aterako da Donostiaraino.
Bigarren berrikuntza, Mallabia-Ondarroa eta Lekeitio-Donostia lineak egiten dituzten autobusak Urazamendik auzoan ere geldituko direla, gaueko autobusek egiten duten moduan.
Ordutegi zehatzak ezagutu nahi dituenak, http://www.mutriku.eus/herrian-bizi/garraio-ordutegia web orrian bila dezake.