GABONETAKO KANPAINA 2021

2021/12/10
Mutrikuko Udaleko garapen sailaren lan ildoen barruan, herriko merkataritza txikia sustatu eta bultzatzeko beharra ezarrita dago. Helburu horri jarraituz, gaur Mutrikuko Udalak  antolatu duen   HERRI BOTEA- HERRIAN EROSI ETA IRABAZI MUTRIKUKO LOTERIAN izeneko 2021eko  gabonetako kanpaina aurkeztu du.

 

Kanpainak  ia lau aste iraungo ditu, eta bertan, atxikitako saltokietan gutxienez 10 euroko erosketa egitean, merkatariek txartel batzuk banatuko dituzte MUTRIKUKO LOTERIAn  parte hartzeko.

Kanpaina honen bidez, Mutrikuko eta inguruko herrietako biztanleek herrian dagoen merkataritza-eskaintza erabil dezaten lortu nahi da, bertako ezagutza sustatuz eta tokiko ekonomia bultzatuz.

Kanpaina hori aurrera eramateko, establezimenduen eta herritarren parte-hartzea arautzen duten oinarri batzuk ezarri dira.

KANPAINAREN LEHEN EGUNA

Kanpaina abenduaren 13an hasiko da eta 2022ko urtarrilaren 5ean bukatuko da.  5 sari ezberdin egongo dira eta 57  establezimendu ezberdinetan egongo da aukera txartela lortzeko.

SARIAK ETA ZOZKETA

10€ baina gehiagoko erosketekin zozketan parte hartzeko aukera izango dute guztiek. Guztira ia  8.000€ emango dira saritan ondoren aipatzen den modura  banatuta:

  • SARI NAGUSIA: 3.080€ (140€ko 22 bonutan banatua)
  • BIGARREN SARIA: 1.120€ (140€ko 8 bonutan banatuta)
  • 2 HIRUGARREN SARI: 560€ (140€ko 4 bonutan banatua bakoitza)
  • 4 LAUGARREN SARI: 280€ (140€ko 2 bonutan banatua bakoitza)
  • 11 SARI TXIKI: 140€ko bonu 1 bakoitzarentzat

Zozketaren eguna urtarrilaren 10ean izango da.

 

 

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Parte hartzeak, bai establezimenduen aldetik, bai eta kontsumitzaileen aldetik betekizun batzuk dakartza.  Parte hartzeko oinarriak Mutrikuko web gunean jarriko dira. www.mutriku.eus

 

PARTE HARTZEN DUTEN ESTABLEZIMENDUAK:

ADATS ILEAPAINDEGIA, ALAZNE OPTIKA, ALBARO DENDA, ALBOKA, ALDAY KLINIKA, ALIPROX ARRIETA , ALKOLEA EDARITEGIA, AMETZA TABERNA, ANAIARTE TABERNA, ANSORREGI OINETAKOAK, APAIN, APARRA, APARTAK ILEAPAINDEGIA, AUTOSERVICIO DENDABERRI, BARE BARE, ARNO BATZOKIA, BERISTAIN ESTANKOA, BERISTAIN LIBURUDENDA, BIGARA, BUCEO EUSKADI, DILAITZ BARNE DISEINUA, EKOAMALUR, GARAIA, GOTZON ARRAINDEGIA, GOTZONE ILEAPAINDEGIA, GOXART, IPARRAGIRRE ALTZARIAK , IRATXE LORAK, IRATXE MASAJEAK, IRIPE, ISLADA FISIOTERAPIA, ITXASNE FRUTATEGIA, JOSEBA MASAJEAK, JOSUNE ILEAPAINDEGIA, KALBAIXO JATETXEA, LASUEN-ELEZGARAI FARMAZIA, LEKUBE BURDINDEGIA, LON APRAIZ FARMAZIA, LORETXU TABERNA, MADARIAGA, MAIDER PINTO ZENTROA, MANEIRO LENTZERIA, MGS, MILA FRUTADENDA, OLAIZOLA ARROPAK, OSTADAR, PANADERI BERRI, PERRAS ARRANDEGIA, POTERO, SABINA, TALLERRA TATOO, TAMAYO TABERNA, TXALAPARTA, TXOKO TABERNA, VIRGINITA , ZELAIETA JATETXEA, ZURIÑE ESTETIKA.

 

Deskargatu hemen kanpainaren oinarriak