LOGOTIPO LEHIAKETA
2021/11/16
OINARRIAK:
Mutrikuko Udalak 2022an Emakumeentzako* Jabekuntza Eskola jarriko du martxan. Herriko emakumeen parte hartze prozesuaren bitartez erabaki dira Eskolaren helburuak, oinarriak, antolaketa eta izena. Orain, proiektuarentzako logotipoa sortzeko lehiaketaren deialdia ireki du, sormenezko diseinuen bidez berau identifikatu eta ezagutzera emango duen logotipoa hautatzeko.
- Parte hartzaileak:
Lehiaketa honetan, nahi duen guztiak hartu ahal izango du parte banaka edo taldeka.
Egile bakoitzak, gehienez, lan bat aurkeztu ahal izango du. Lana orijinala, norberak egina eta argitaratu gabea izango da. - Gaia:
Logotipoaren gaiak proiektuaren oinarriak islatu beharko ditu. Honakoak dira oinarriak:- Mutrikuko emakumeentzako eta borroka feministarako aterpea eta topagunea.
- Emakumeentzako erreferentziazko espazio propioa.
- Aliantzen bitartez, emakume-komunitatearen sarea josteko lekua.
Logotipoan proiektuaren izena, “LOTUNE. Mutrikuko Emakumeentzako* Jabekuntza Eskola”, agertu beharko da.
Nahi duenak, feminismoaholkularitza@mutriku.net helbidean eskatu ahalko du Jabekuntza Eskolaren eratze prozesuaren dossierra.
- Lanaren ezaugarri teknikoak:
Logotipoaren diseinua honela aurkeztu beharko da:
- Formatua:
- Euskarri digitalean. CD edo pendrive batean, bai kolorez, bai zuribeltzean aurkeztuko da. Illustrator edo beste programa bektorial bat erabili ahal izango da; betiere, azken hau edozein tamainetara egokitu badaiteke kalitatea galdu gabe eta Illustrator programara eraldatu badaiteke.
- Paperean: 3x3zm eta DINA3 ko tamainetan.
- Diseinuaren zergatiaren azalpen txiki batekin aurkeztuko da logotipoa, gehienez orri batekoa.
- Edozein komunikazio euskarritara egokitu ahal izango da logotipoa, hau da, papera, gutun azala, txartela, kartela, helbide elektronikoa, web orria, etab.
- Formatua:
- Saria:
Epaimahaiak sari bakarra banatuko du, 400 eurokoa. Zenbateko hori zerga guztiak barne izango da eta, hala dagokienei, PFEZren atxikipena egingo zaie. Sariaren ordainketa berorri emateko izapide guztiak amaitu ondoren egingo da. - Lanaren aurkezpena:
- Lanak aurkezteko azken eguna abenduaren 20a izango da.
- Mutrikuko udaletxeko harreran astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara aurkeztu beharko dira.
- Proposamen bakoitzeko, bi kartazal aurkeztuko dira, –A eta B- , eta hauen kanpoaldean, ondoko datuok jasoko dira:
- Egilearen izengoitia
- A edo B kartazala (kasuaren arabera zehaztuta).
- Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren Logotipo Lehiaketa. - A kartazalean aurkezleari buruzko datuak bilduko dira: izen abizenak, Nortasun Agiriaren fotokopia, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
- B kartazalean proposatzen den diseinua joango da, euskarri digitalean eta paperean.
- Epaimahaia:
Epaimahaia Mutrikuko Feminismo Sailak eta Feminismo Batzordeak izendatuko dute eta hartzen duen erabakia aldaezina izango da.
Aurkeztutako lanek maila egokirik ez balute, saria eman gabe gera liteke. - Jabetza eskubideak
Hautatutako diseinuaren egileak, edo egileek, Udalari lagatzen dizkiote ustiapen eskubideak, esklusiban eta denbora mugarik gabe; horien artean direla, adibide gisa eta hauetan agortu gabe, eraldatzeko, inprimatzeko, argitara emateko, eta hedapen eta zabalkundea egiteko eskubideak, edozein prozedura edo bidetik, edonolako euskarrian, eta egoki iritz dakiokeen bezainbat alditan. Lanaren egileak ezingo du erabili, ez osorik ez zatika, hautatutako diseinua, edota honen osagai edo zatiak, aurrerantzean egindako lan edo proiektuetan. Sariarekin batera hartuko den diru kopurua jasotzea, aipatutako eskubideen lagapenaren truk egiten dela ulertuko da, eta Udala izango da diseinuaren jabea.Irabazleak ez diren diseinuak ez dira ezertarako erabiliko eta suntsitu egingo dira.
- Oinarriak onartzea:
Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauetan jasotako guztia onartzea dakar.