Danok Bateko zestalariek Euskal Herriko txapela jantzi dute
2014/07/14
Finala atzo Karmelo Baldan jokatu zen; kadetetan eta gazte mailan egindako lorpenekin lortu dute titulua
Danok Batekoek Euskal Herriko txapeldun titulua eskuratu dute joan den asteburuan. Herriko zestalariek kadetetan zein gazte mailan gasteiztarrei irabazi lortu dute titulua.
Kadetetan Mendizabal eta Arrizabalagak 30-13 laga zuten markagailua; gazte mailan, Andonegi eta Goenaga izan ziren garaipena lortu zutenak, markagailu estu batekin (35-34). Senior mailan ezin izan zuten garaipena lortu (20-35), baina taldekideen garaipena tarteko, markagailu orokorra 2-1 izan zen herrikoen alde.
Mutrikura helduta harrera egin zitzaien zestalariei udaletxean. Udaletxeko balokira irtenda herrikideen txaloak jaso zituzten, eta ohorezko agurra ere egin zieten. Herritarren omenalditxoa txistuaren doinuari jarraituz zorionak kantatuta amaitu zen.