Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana aurkezteko bilera irekia deitu du Udalak

2018/03/09
Hitzordua martxoaren 14an izango da, 17:30ean, Astigarribiako elizan. Planaren nondik norakoak azalduko dituzte jendaurrean udal ordezkariek eta plana egiten lagundu duten Debegesa garapen agentziako teknikariek.

 

Mutriku | 2018.03.05.-

Datorren martxoaren 14an Deba ibaiaren eta Sasiola-Astigarribiatik estuariorainoko ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Planaren berri emateko bilera irekia egingo du Mutrikuko Udalak. 

 

Deba ibaiaren eta ibaiertzaren Paisaiaren Ekintza Plana Debako eta Mutrikuko Udalek sustatu dute. Deba ibaiaren eta ibaiertzaren paisaia berreskuratzea eta balioan jartzea du helburu Plan honek, hain zuzen ere, zatirik interesgarrienean, bai paisaia aldetik, baita bertan biltzen diren ondare kultural eta natural elementu ugariengatik ere. Azpimarratzekoa da, gainera, 2017an egindako partaidetza prozesu baten bidez landu da plana, 61 lagunen partaidetzarekin.

 

Bilera 17:30ean izango da, Astigarribiako elizan. Bertan izango dira udal ordezkariak eta plana erredaktatu duten Debegesa garapen agentziako bi teknikari. Interesa duen herritar oro azaldu daiteke bertara.