Debabarreneko Tripontziak lehiaketa ekainaren 29ra arte luzatu dute

2014/06/19
Guztira, hamabi jatetxek eta lau pintxo tabernek hartuko dute parte; eskaintza bereziak eta sariak daude herritarrentzako.

Debabarreneko Tripontziak lehiaketa 2014ko ekainaren 13tik 29ra bitartean luzatuko da, eskualdeko Produktu Klubeko kide diren hainbat jatetxe eta pintxo tabernen partaidetzarekin, eta Debegesak sustatuta. Guztira, hamabi jatetxek eta lau pintxo tabernek parte hartuko dute.

Lehiaketan parte hartzeko, herritarrek edo bezeroek establezimendu hauetako batean dastatu duten plater edo produktuen argazki bat igo beharko dute Twitter sare sozialera #tripontziak idatziz. Hainbat sari izango dira; parte-hartze handien duen bezeroak eta argazki onenak sari bana izango dute.

Gainera, lehiaketak irauten duen bitartean, menu eta pintxo bereziak dastatzeko aukera izango da eskaintza berezietan. Jatetxeetan 25 euroko menu landuak (BEZa barne) eskainiko dira eta tabernetan bi pintxo eta bi edari lau euroko prezioan. Jatetxeei dagokionez, bezeroak, menutik kanpo dagoen beste produkturen bat eskatuko balu, berak ordainduko luke. Gainera, erreserba ere lehenago egin beharko du Tripontzi menua dastatu nahi duela esanez.

*Parte hartzen duten establezimenduak:

JATETXEAK


-Txindurri Iturri (Itziar, Deba)

-Belaustegi (Elgoibar)

-Calbetón (Deba)

-Errota Berri (Itziar, Deba)

-Hostal Itziar (Itziar, Deba)

-Jarri toki (Mutriku)

-Kanala (Itziar, Deba)

-Lasturko taberna (Itziar, Deba)

-Salegi (Itziar, Deba)

-San Juan (Mutriku)


-Urgain (Deba)

-Azitain jatetxe erretegia (Eibar)


PINTXO TABERNAK

-Kultu (Eibar)

-Koskor (Eibar)

-Salegi (Itziar, Deba)


-Urgain (Deba)