Zapatuan izango da V. BTT martxan izena emateko azken aukera

2013/10/10
Izena emateko bide bakarra 'www.kirolprobak.com' webgunea da; parte hartzaile guztien artean hainbat opari zozketatuko dituzte eta parte hartzaile zein laguntzaileek eskualdeko hainbat ostatu eta jatetxeetan %15eko deskontua edukiko dute.

Urriak 13, igandea, Debabarreneko V. BTT Martxa egingo da. Domekan bukatzen da izena emateko epea ."Mendiko bizikleta zalea bazara, ez galdu hitzordua! Karakate inguruko paisaia ikusgarriez gozatzeko aukera ederra izango duzu!", diote antolatzaileek. "Martxa hau ez da lehiakorra, natur zale eta bizikleta zaleei zuzenduta dago eta Debabarreneko BTT Zentroko ibilbideak ezagutaraztea du helburu", gaineratu dute.

Izena emateko bide bakarra dago: www.kirolprobak.com. Izena emateko epea zapatuan amaitzen da, baina gaurtik aurrera egiten dutenentzat garestiagoa izango da. Gaur izena ematen dutenentzako prezioak honakoak dira: federatuek 12 euro eta ez federatuek 15. Bihartik aurrera, izena emateko hiru euro gehiago ordaindu beharko dira.

Parte hartzaileen artean hainbat sari zozketatuko dira. "Besteak beste, bazkariak eta afariak, asteburuko egonaldiak, kirol materiala, produktu gastronomikoak...dauzkagu zozketatzeko, eta dena Debabarreneko enpresa eta kirol eta turismo arloko enpresei esker", diote. Horretaz gain, parte hartzaileentzat zein euren laguntzaileentzat eskualdeko hainbat osatu eta jatetxetan %15eko deskontua adostu dute antolatzaileek.

Proba bera, urriaren 13an izango da, eta 09:00etan emango diote hasiera Debabarreneko BTT Zentrotik (Mintxeta Kirol Gunea, Elgoibar).

 

ARAUAK