Mutrikuko Bandera lortzeko egingo dute arraunean neska-mutilek, domekan

2015/06/04
Gizonezkoentan, Gipuzkoa eta Bizkaiko 16 traineru ariko dira nor baino nor; emakumezkoetan, berriz, zazpi traineruk neurtuko dituzte indarrak

Aurreko asteburuetan trainerillena izan den bezala, domekan, traineruen txanda izango da. Mutrikuko bandera lortzearren eragingo diete arraunei 11:00etatik aurrera. Gizonezkoen kasuen, XVI. bandera egongo da jokoan; emakumezkoen kasuan, ordea, Mutrikuko Bandera jokatzen duten lehenengo aldia izango da.

Gizonezkoetan, 16 traineru ariko dira lehian; Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat txokotatik etorritako 16 traineru. Emakumezkoetan, berriz, zazpi traineruk salto egingo dute uretara. Estropada erlojuaren aurkakoa izango da: txanda bakoitzean, traineruek binaka eta hirunaka egingo dute arraunean, minutu bateko aldearekin irtenda. 


Irteera ordena honako taula honetan ikus dezakezue:

traineru irteerak 2015