Donostiako Musika Hamabostaldia

2017/08/24
Ohi denez, aurtengoan ere Mutrikun izango da Donostiako Musika Hamabostaldia

Arratsaldeko 19etan, Santa Katalina komenduan, Klara Mendizabal eta Elisa di Pietro sopranoek Oier mendizabalen pianoak lagunduta kontzertu bikaina eskainiko dute.

Lehenago, arratsaldeko 6etan, Zabiel plazan, Saioa Aizpurua ipuin kontalariak, Ane Artetxe arpalariarekin batera, umeen gozamena eragingo du Kantu-kontari.

Ekitaldi ederrak musikazaleentzat eta guztiontzat.