Mutrikuko Udalak onarturiko Egaña Frontoi irekiaren erabilpen araudia deseskaladaren 2. fasean.

2020/05/27

MUTRIKUKO UDALAK ONARTURIKO EGAÑAKO FRONTOI IRIKIAREN ERABILERA ARAUDIA DESESKALADAREN 2. FASEAN:

Maiatzaren 25 tik ekainak 7ra

1.-Marko juridikoa:

  • SND/399/2020 Agindua, maiatzaren 9koa, normaltasun berri baterako trantsizio-planaren 1. Fasea aplikatuz alarma-egoera deklaratu ondoren ezarritako estatu-mailako zenbait murrizketa malgutzeko dena izango da bete beharreko agindua edo marko legala.
  • SND/440/2020 Agindua, maiatzaren 23koa, COVID-19k eragindako osasun-krisia hobeto kudeatzeko hainbat agindualdatzendituena, normaltasunberrirakotrantsizio-plana aplikatuz.
  • 2020ko maiatzaren 27ko 112/2020 Alkatearen Ebazpena.

 

2.-Kirol-jarduerabateginnahi duen edozeinherritarrek eskuratu ahal izango du kirol instalakuntza honetan jarduteko aukera, goi-mailako kirolariak, errendimendu handikoak, profesionalak, federatuak, arbitro edo epaileak eta federazioko teknikariak barne.

3.-Kirola egiteko ordu-tartea 08:00-22:00 artekoa izango da, eta baimen bakoitza gehienez 45 minutuz luzatu ahal izango da. Saio bakoitzeko kirolariek ezin izango dute segidan baimen bat baino gehiago izan eta honenbestez, ezingo dute egunean segidan saio bat baino gehiago jokatu.

4.-Kirol-jarduerarako, aldez AURRETIZKO HITZORDUA eskatu beharko da instalazioa kudeatzen duen erakundearekin (MUTRIKUKO UDALA). Horretarako, ordutegi-txandak antolatuko dira, eta horietatik kanpo ezin izango da instalazioan egon. Hitzordua, udaleko Kirol Zerbitzuen  kirola@mutriku.net helbidearen bidez eskatu eta erreserbatu beharko da.

Eskaeranizen,bi abizen, telefonoa, korreo elektronikoa, eskatutako ordu tartearekin batera eman beharko dira. 45 minutuak luzatu ahal izango dira, hurrengo ordu tartean inor ez badago. Erreserba behin behinekoa izateko, Kirol Zerbitzuen baieztapena izan beharko du.

5.-Egañaneko kirol-instalazio ireki honetan, banakako kirol-jarduerak, gehienez ere bi pertsonak egin ditzaketen kirol praktikak baimendu ahal izango dira modalitate horietan, betiere kontaktu fisikorik gabe, behar diren segurtasun- eta babes-neurriei eutsiz eta, betiere, bi metroko segurtasun-distantzia sozialari eutsiz.

6.-Kirol instalazioa udalak edo udalak kontratatutako garbiketa enpresak garbitu eta desinfektatuko ditu.

7.-Kirolariek, banaka edo indibidualki, nahitaezbete beharreko higiene- eta osasun-neurriakhartueta errespetatu beharko dituzte, gauden deseskalatze-fasearen arabera.

8.-Udalak legeak ezarritako baldintzak betetzen direla zainduko du.

Mutrikun, 2020ko maiatzaren 27an

MUTRIKUKO UDALA