Eguenean, hilak 10, amaitzen da Pako Aristiren literatur tailerrean izena emateko epea
2014/04/08
Kultura zerbitzuak antolatu du tailerra, eta sormena izango da, bereziki, tailerraren bidez landuko dena; ikasle eta langabetuentzat doan izango da, gainontzekoek 20 euroren truke parte hartu ahal izango dute.
Pako Aristi euskal idazle eta kazetaria izango da apirilaren 22tik 25era bitartean herrian egingo den literatur tailerra zuzenduko duena. Ekimena Kultura zerbitzuak antolatu du. Izena emateko azken eguna eguena (apirilak 10) izango da. Horretarako turimo bulegora zuzendu behar da (943-60 33 78 / turismo@mutriku.net).
Tailerrean, sormena eta idazketa landuko dira; baina sormenari arreta berezia jarriko diote. Saioak arratsaldetan izango dira; 18:00etatik 20:00etara, eta Luardo etxean izango dira.
Parte hartu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte, baina ikasle eta langabetuentzat doan izango da.