Ekainaren 30ean amaitzen da Maletako kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea

2014/06/20
Lehiaketako oinarriak hemen aurkituko dituzue.

KARTEL LEHIAKETA 2014 - OINARRIAK

Mutrikuko Jai Batzordeak 2014. urteko Malen Jaiak iragartzen duen kartela aukeratzeko lehiaketarako deialdia zabalik du. Aurkeztutako lanetatik aukeratuko da Mutrikuko jaietako egitarauaren azala eta jaiak iragartzeko erabiliko den kartela.

Baita ere haurren eguneko orriko  kartel lehiaketa egingo da.

  • Parte-hartzaileak:

Lehiaketa honetan, nahi duen guztiak hartu ahal izango du parte banaka edo taldeka. Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Haurren eguneko orriko kartel lehiaketara, bakarrik 16urtetik beherakoek aurkeztu ahal dira.

  • Lanak:

Kartelaren gaia jaiekin eta Mutrikuko herriarekin zerikusia eduki beharko du, eta beste herri batzuetan saritua izandakoa ez da onartuko. Teknika eta koloreak libreak izango dira eta tamaina DIN A3koa izango da, euskarri zurrunean finkatuta aurkezten delarik. Kartelaren euskarri informatikoa ere aurkeztu behar izango da JPEGen eta 300ppp-takok kalitatean gutxienez.

Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira eta kartazal itxi batean egilearen identifikazio datuak sartuko dira: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa. Obra eta gutunazalari zenbaki bat jarriko zaio jasotzerakoan.

  • Testua:

Kartelean jarri beharreko testua honako hau da:

MUTRIKU
MALEN JAIAK 2014
Uztailaren 19tik – 25era.

Haurren eguneko orrian jarri beharreko testua honako hau da:

MALEN JAIAK 2014
Uztailak 23  Umeen eguna.

  • Aurkezpena:

Lanak Mutrikuko udaletxeko harreran astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara aurkeztu behar izango dira. Antolatzaileek arreta handiz zainduko dituzte lanak, baina ez dute hauen galera edo apurketa euren ardurapean hartuko.

  • Epea:

Lanak entregatzeko azken eguna ekainaren 30a izango da.

  • Ebazpena:

Epaimahaia jai batzordeko kideek osatuko dute eta hartzen dituzten erabakiak apelaezinak izango dira.

  • Sariak:

- Kartel nagusiarena 300 eurokoa.
- Haurren egunekoa, 100 eurokoa.