Ekintzailetza Tailerrak antolatuko ditu Udalak Debegesa eta Foru Aldundiaren laguntzarekin

2015/10/14
Bigarren urtez, ekintzailetza suspertzeko Ekintzailetza Tailerrak antolatu dira Debegesa eta Foru Aldundiaren lagutzarekin, ideia bat garatu nahi duten guztiei lagundu eta Mutrikun Enplegua sustatzeko. Tailerrak doakoak izango dira.

 

Udal Garapen Sailak, Debegesa eta Foru Aldundiaren laguntzarekin,  Ekintzailetza tailerrak jarriko  ditu martxan eta  doan parte hartzeko aukera izango dute ekintzaileek. 

Ekintzaileek bere ideiak garatu eta aukera berriak atzeman ahal izateko aukera bikaina dute aurrean. 

Honakoak dira  tailerren nondik norakoak:  

 

Mutriku Ekinean: 

 

Ekintzailetzaren inguruan hausnarketa  piztuko  da tailer honetan. Era berean, partaideen sormena bultzatuko da, negozio ideia berriak sortzeko eta ideia batekin datorrenak lantzeko.

 

Datak: Urriak 19,21,23,eta 26, 28, 30

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara

Prezioa: Doan

Tokia: Konde kaleko bulegoa

 

Aholkularitza 

 

Prestatutako bi tailerren artean gertuko aholkularitza jasotzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Mutrikuko Udalaren eta Debegesaren teknikarien eskutik, ideia garatzeko lehiakortasun faktore garrantzitsuenak aztertuaz.  

 

Zure Proiektua abian jarri: 

 

Tailer honetan, aurrekoan sortutako ideiak garatu eta benetako enpresa proiektu batean bihurtuko dira. Bideragarritasun plana egin: merkatua aztertu, marketing planaren garrantzia ikusi eta azterketa ekonomiko-finantziarioa egingo dira besteak beste.

 

Datak: azaroak 9,11,13,16,18 eta 20 

Ordutegia: 9:30etatik 13:30etara

Metodologia: Egunean 2 ordu teoriko eta 1:30 praktika

Prezioa: Doan

Tokia: Konde kaleko bulegoa

 

 

Izen ematea:

 Mutrikuko Turismo Bulegoa. 943 60 33 78 / turismo@mutriku.net