ELIKADURA BANKUAREN UDABERRIKO BILKETA MAIATZAREN 10ETIK 15ERA

2021/05/10

 

Gaur, maiatzaren 10ean, astelehena, hasiko da Elikadura Bankuaren Udaberriko Bilketa eta larunbateraino luzatuko da. Oraingoan ere, COVID 19-ak sortutako larrialdi egoerak baldintzaturik izango da bilketa, abenduko bilketa handian bezala. Bizitzen ari garen momentu honen aurrean eta arriskua ekiditeko helburuarekin, oraingoan ere bilketa ez da pertsonalki egingo eta ez da zuzenean janaririk bilduko.


Azken bilketaren moduarekin jarraituz, elkartasun kanpainak irauten duen egunetan, bonuak eskuratzearen bidez egingo da bilketa. Bonuak 5€, 10€ eta 20€-koak izango dira eta erosketa ordaintzeko momentuan eskuratu ahalko dira modu telematikoan. Bonuetan bildutako dirua Elikagai Bankuak behar dituen produktuengatik trukatuko dira kanpainaren amaieran. Mutrikuren kasuan Eroski Arrieta eta Eroski Dendaberrin egongo dira eskuragarri bonuak.


Mutrikuko Elikagaien Bankuak mutrikuarrak bonuak eskuratzera gonbidatzen ditu eta urtez urte herriak erakutsitako elkartasuna eskertu nahi izan die mutrikuar guztiei eta baita parte hartu izan duten establezimendu eta laguntzaile guztiei ere.