Elikagaien bankukoek bilketa kanpaina burutuko dute Gabon aurretik

2015/11/23
Azken urteetan ohikoa denez, aurten ere Gabon aurretik janari bilketa berezia burutuko dute Elikagaien bankuko kideek. Estatu mailako kanpaina hau azalera handiko establezimenduetan burutuko da azaroaren 27an eta 28an. Gurean, Mutrikun, DIAn izango da bilketa.

Iaz, Gabon aurretik egindako kanpaina berean, 2.850 kilo janari bildu eta, beste herrietan bildutakoarekin batera, Bergarako zentralera bideratu ziren eskualde osoko beharrizanei erantzuteko.

Amaitzeko, Elikagaien bankuko kideek eskerrak eman nahi dizkiete bilketa kanpaina honetan parte hartzen duten herritar guztiei, eta eskatu nahi dute azaroaren 27an eta 28an erosketak egitera DIAra joanez gero, gogoratzeko garai honetan gutxien dutenentzat piskat bat eman dezakegula. Bakoitzaren piska batekin, asko lortuko delako.