Emakumeak Saturrarango Memorian

2018/10/22
Hitzaldi bat antolatu da, "Emakumeak Saturraraneko Historian" izenarekin, Urriak 25ean 19:00etan izango da Zabiel Kultur Etxean .

Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, Ondarea, Emakumeen Emaria gaiaren barruan, hainbat ekimen antolatu ditu Mutrikuko Udaleko Garapen Sailak.

Orain arte, bi bisita gidatu egin dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz, emakumeek arrantza mundua izan duten presentzia ikusi eta Isabel De Lobianoren historia ezagutu ahal izateko.

Aste honetan berriz, hitzaldi bat antolatu da, "Emakumeak Saturraraneko Historian" izenarekin. Hitzaldia Urriak 25ean 19:00etan izango da Zabiel Kultur Etxean .

Saturraran Gipuzkoako mugan kokatzen den hondartza eder bat da. Gaur egun, Mutrikuko Flysch Beltzarengatik ezaguna da, bertaraino heltzen baita Zazpi Hondartzak bezala ezagutzen den Geoparkeko itsas labar basatien gunea.

Baina historian zehar, beste hainbat gauzengatik izan da ezaguna gune hau. XIX. Mendean, bainuetxe ezaguna zen eta inguruan hainbat hotel eraiki ziren, batzuen jabetza emakumeek izan zutelarik.

Tamalez, bere historiako pasarterik ilunena ere emakumeei loturik egon da, 1938tik 1944ra emakumeentzako espetxe bilakatu baitzen eta milaka emakume preso izan ziren bertan, oso baldintza gogorretan.

Arantxa Ugarte eta Xabier Bazterretxeak, hainbat urte daramatzate Saturrarango historia ikertzen eta orain arte bildutakoa aztertzen ari dira, etapa ezberdinetan, emakumeek izandako eraginaren inguruko hitzaldi hau prestatzeko.

DATUAK

- Izenburua: Emakumeak Saturrarango Memorian
- Eguna: Urriak 25, osteguna
- Ordua: 19:00.
- Lekua: Zabiel Kultur Etxea- Hitzaldi aretoa
- Hizkuntza: euskara
- prezioa: doan.