Enplegua sustatzeko Mutrikulan diru laguntza deialdia zabaldu du Udalak
Mutrikuko Udal Garapen Batzordeak Mutrikulan diru laguntzak martxan jarri ditu, herrian enplegua sortzeko asmo nagusiarekin. Ekintzailetasuna bultzatzea da Garapenekoen helburua.
Mutrikulan diru laguntzen asmo zehatzak, enpresa berriak sortzen laguntzea eta bereziki, lana sortzea sustatzea dira. Gainera, lan merkaturako sartzea zailagoa duten kolektiboei lehentasuna ematea (emakumeak, 30 urtetik beherako gazteak, 45 urtetik gorakoak eta denbora luzez langabezian daudenak) lortu nahi dute. "Gainera, lehen sektoreko kontratazio berriei babes berezia emango zaie; baita langileen parte hartzearen alde egiten duten enpresei ere, esaterako, kooperatibei", azaldu dute udal ordezkariek.
Laguntzak honako hauek izango dira: sortzen den lanpostu bakoitzagatik, 600 euro. "Gainera, lanpostu hori lehen sektoreko enpresaren bateko bada edota iniziatiba soziala badauka, hobariak jasoko dituzte", azaldu dute. Bestalde, enpresa berria sortzeagatik udal zergetan hobariak jasoko dituzte ekintzaileek (Hondasun Higiezinen gaineko Zerga, lizentziak...).
Deialdia irekita dago 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra artean sortutako egitasmo guztientzat.
Informazio gehiagorako, interasa dutenek Mutrikuko turismo bulegora jo beharko dute.