Erraldoi eta buruhandien topaketek herrian sekulako giroa sortu dute

2014/07/30
Umeen eta nagusien gozamenerako herrikoak ez ezik Sant Celonikoak eta Añorgakoak ere herrian ibili dira.

San Celoni (Bartzelona, Katalunia), Añorga eta Mutriku. Horiek dira erraldoi eta buruhandien aitzakira bat egin duten herriak.

Asteburuan umeen zein nagusien gozamenerako batera eta bestera ibili dira hiru herrietako konpartsak; bakoitzak bere erraldoi eta buruhandien erakustaldia egiten, bakoitza bere ikuskizunarekin eta bakoitza bere musika eta estiloarekin. Herria girotzeaz gain, jendeari momentu ederrak pasarazi zikioten: batzuk barrez zeuden bitartean, beste batzuk saltaka ihesi, beste batzuk dantzan edota kantuan...

Giro bikaina joan berri diren Malenei amaiera ezinhobea emateko.

ARGAZKIAK ikusteko eta jaisteko hemen.