Errentako etxebizitza sozialak betetzen hasi dira
2012/08/03
Errentarako esleitutako 75 etxebizitzetatik 41 eman dituzte; etxebizitza eskuratu dutenak hasita daude egokitutako etxeetan sartzen.
Etxebizitzen ematea joan den uztailaren 26an izan zen. Madalena auzoan eraikitako etxebizitza sozialetan, 75 etxebizitza zeuden alokairurako aurreikusita. Etxebizitza tokatu zitzaienek aurtengo ekainaren 26an jaso zuten lehendabizikoz etxebizitzen gaineko informazioa; etxeen esleipenerako zozketa urtebete lehenago egin zen.
Orain, berriz, ez dituzte etxebizitza guztiak eman. 34 gelditu dira esleitu gabe. Alokabidek Etxebideren zerrendetara joko du azken esleipenak egiteko. Hori dela eta, herritarrek Etxebiden dituzten datuak eguneratuta egotea komenigarria da.