ERREPIDE MOZKETA
UDALAREN OHARRA
Udalak jakinarazi nahi du Aldundiko Errepideetako Zuzendaritzatik baieztatu digutela datorren astelehenean, hilak 19, guztiz itxiko dutela Mutriku-Deba errepidea, Ondarbeltzeko errebueltaren azpialdean hobetze eta egonkortze lanak burutzeko. Hasiera baten bost egunez egongo da itxita, beraz, bitartean denok Kalbarioko bidetik ibili beharko dugu. Garraio publikoaren arazoa ere antolatuta dago. Pisu eta luzera handiko kamioi eta autobusak ezin izango dira Kalbariotik ibili. Laranga auzoari dagokionez, esan behar da, itxiera auzoko sarrera baino beherago izango denez, Mutrikuko norantzan ez dela inolako arazorik izango.
Denontzat eragozpenak sortuko dituela jakinda ere, lasaitasun mezua helarazi nahi dugu astebeteko itxiera izango delarik, denon aldetik borondate pixka bat jarriz gero, konpon aldi hau arazorik gabe gainditzeko aukera izango dugula. Azkenik, aurrez eskertu nahi diegu herritarrei nahiz dendari, ostalari, eta abarrei izan beharko duten pazientziazko jokabideagatik
Denon onerako izango delakoan.